XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere abertzaletasuna goratu ta bere lapurreta ta enparau maltzurkeriak ixildu ebezan....

Jesus'en alde berbarik ateratzeko ez zan inor izan....

Gero Pilato'k erriari itandu eutsonian: Zein nai dozue nik azkatu daizuedan?, erriak oiuka ta garrazika erantzun eban: Kendu ori, kendu; ta Barraba azkatu eiguzu....

Erriaren eskabideak Pilato'ri zoratu eragiten dautso....

Zer esan edo zer egin ez daki....

Barraba'ren alde millaka gizaseme alaru ta irrintzi dagoz... abots orren oiartzuna Jerusalen'dik urten eta alboko mendietaraño elduten da....

Gizataldea apurren bat ixildutean, Pilato'k Jesus azkatu nairik, barriro dinotse: Nai ete dozue juduen erregea azkatutea?; baña areik oiuka: Ori ez ta ez, Barraba baño....

Zer egin bear ete dautsot ba, Kristoa deritxoen Jesus oneri?.

Erri osoak erantzuten dautso: Gurutzera ori, gurutzera ori.

Barriro Pilato'k: Baña zertan oker egin dau ba?.

Eriotzarako errudun egin leikenik ez dot nik beregan idoro: zigorkatuko dot, ba, ta azke bialduko dot...